Ia 700 bertsozale batu ditu Kontzezioko Bertso Jaialdiak
Markina-Xemeingo Amaiur kultur elkarteak urtero Kontzezio Egunean antolatzen duen bertso saioak beste behin ere erantzun zabala eduki du.
Ia 700 bertsozale batu dira Markina-Xemeingo frontoian Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Amets Arzallus eta Unai Iturriaga bertsotan entzuteko. Agurrean, besteak beste, eguraldia eta bertso jaialdia iragartzeko kartelaren kolore bizia izan dira protagonista; Ibarzabalek esan du antolatzaileek kilometroak egin dituztela kartelak jartzen, hasi Ondarroan Trabaku gainera arte.
Ostean, aurtengo urtearen balorazioa egin dute bertsolariek. Horretan, Ibarzabalek esan du beldur dela aurrerantzean urte guztiak berdinak izango oten diren. Eta pandemia oso presente egon da saio osoan, baina Lujanbiok esan bezala, beste behin ere Kontzezioko Bertso Jaialdiak bertsolaritzak eta bertsozaleek bizirik dirautela erakusteko balio izan du.