Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lehen mailako arreta kontsultak atzeratuko ditu Osakidetzak

Besteak beste, bihotzeko arazoak dituztenen eta bronkitis kronikoa duten pertsonen kontrolak atzeratuko dituzte. «Jarraipen kontsultak garrantzitsuak dira, eta egingo ditugu, baina aurrerago».

Iazko azaroan osasun sistema indartzeko eskatzeko herritarrek osasun etxeen aurrean egindako protesta.
Berria
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/12/08

Birusaren hedapenari dagokionez, «momenturik txarrenetariko bat» da egungoa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta egoera «arduratzeko modukoa» dela esan du Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Dioenez, azken asteetan erregistratzen ari diren positibo kopuruak isla dauka ospitaleetan, baina baita ere lehen arretan. Horri lotuta, iragarpen bat egin zuen: «Aparteko larritasunik ez duten» lehen arretako kontsultak atzeratuko dituzte.

Besteak beste, bihotzeko arazoak dituztenen eta bronkitis kronikoa duten pertsonen kontrolak atzeratuko dituzte. «Jarraipen kontsultak garrantzitsuak dira, eta egingo ditugu, baina aurrerago». «Beharrezkoak diren analitikak» egingo dituztela ziurtatu du Sagarduik, baina aitortu du «atzerapen pixka bat» egon daitekeela horietan ere. Halaber, onartu du kirurgia «gutxiago» programatu behar izan dituztela. Erabakiak erakusten du lehen mailako arreta oso justu ari dela Osakidetzan. Aurrerantzean, lehentasuna edukiko dute «akutuak» diren osasun arazoek; hala nola arnas infekzioek, sukarrak, Sintromaren kontrolak eta koronabirusak. Ez du zehaztu zenbat denbora atzeratuko dituzten kontsulta orduak.

Kontsultaren baten zain dauden pertsonei esan diete itxaroteko Osakidetzaren abisua; Osakidetzak deitzen dien pertsonen kontsultak soilik utziko dituzte bertan behera, gainerakoek joan egin beharko dute: «Gerta liteke hurrengo egunetan kontsulta batzuk bertan behera geratzea. Horrela bada, osasun zentroa jarriko da pazienteekin harremanetan». Sagarduik eskatu du ez hasteko osasun zentroetara deika.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.