Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Herrigunea irisgarri bihurtu eta eskolako jolastokia eraberrituko dituzte Berriatuan

Berriatuko Udalak 2022rako aurrekontua onartu du. Aurtengoagaz alderatuta, datorren urterako ia bikoiztu egin dute inbertsioetarako diru saila.

Besteak beste, autobus geltokia eta Zentrala tabernaren pareko zebrabidea lekuz aldatuko dituzte.
Asier Alkorta
Berriatua
2021/12/09

Berriatuko Udalak 2.224.600 euroko aurrekontua onartu du 2022rako, aurtengoa baino 257.000 euro handiagoa. Kopuru horretatik inbertsioetara bideratuko dute diru sailik handiena: 570.000 euro, aurten baino 188.000 euro gehiago (%49,21 gehiago).

Aurten eskola berria estreinatu eta gero, datorren urtean eskolako jolastokiaren eraldaketa izango da udalak gauzatuko duen proiekturik garrantzitsuenetako bat. “Ikastetxea handitzeko lanen proiektuan jolastokiko aterpea handitzea ere sartuta zegoen, baina dirua amaitu zen eta hori egin barik utzi zuten. Dena dela, aterpea handitzeko lanetarako diru laguntza bat emango digu Eusko Jaurlaritzak” azaldu du Jon Arriola Berriatuko alkateak. Zehaztu du udaletxearen aldera dagoen aterpea handitu eta behegaina aldatuko dutela, eta eraldaketa hori irakasle eta ikasleekin egindako parte hartze prozesuan jasotako irizpideak kontuan edukita egingo dutela.

Gainera, behegaina aldatzerakoan, baliabide naturalen alde egin dute. “Zati batean material jasangarriak erabiliko ditugu eta bestean asfaltoa”. Aurreikusi dute jolastokiko lan horiek guztiak udan egitea. “Eskola itxita dagoen tarte hori aprobetxatuko dugu”.

Horrez gain, Haurreskola eta Musika Eskola ere eskolaren eraikinera pasatuko dituztela aurreratu du. “Eskola handitzeko lanak direla eta, Haurreskola eskolaren pareko etxeen beheko aldera lekualdatu zen. Musika eskola eguenetik [abenduak 9] dago eskolako eraikinean, eta asmoa da Haurreskola ere ikasturte honetan lekualdatzea”. Modu horretara, hirurak eraikin bakar batean kokatuta egongo dira. “Hori zen hasiera bateko asmoa ere”.

Herrigune osoa, irisgarri. Bestalde, aurten Mendibarren frontoiaren aurreko aldea eta frontoia bera irisgarri egiteko lanen ostean, datorren urtean Erribera kalean hainbat lan egingo dituzte. “Erribera kaleko goiko aldean, biribilgune erdi bat dagoen lekuan biribilgunea egingo da. Gero, Zentrala taberna dagoen pareko semaforoa eta zebrabidea lekuz aldatu eta beherago kokatuko ditugu, autobus geltokiagaz egingo dugun modura”. Hau da, Ondarroako noranzkoan, plazarako sarbidea eta gero kokatuko dute autobus geltokia, eta farmazia dagoen Zeharbide kalera arteko espaloia zabaldu egingo dute. “Lehen Etxe Pintxuko aldean egin ziren lanekin modura, orain beste aldeagaz egingo dugu. Modu horretara, herrigunea irisgarria izango da”.

Biomasa galderei esker, udaletxeak eta frontoiak energia jasangarriagaz funtzionatuko dute

Ibilgailuentzako ere aldaketak egongo dira. Hala, Arriolak azaldu du autobus geltokia plazarako sarbidea eta gero kokatu ostean, ibilgailuek plazarako sarbide horretatik bakarrik sartu egin ahalko dutela, eta ez irten; farmazia dagoen Zeharbidea kaletik irten beharko dute. “Gaur egun istripu asko gertatzen dira gune horretan, eta hori saihestu nahi dugu”.

Udalaren asmoa da lan horiek guztiak 2022an hasi eta amaitzea. “Errepideari dagokionez, lan horiek guztiak aldundiagaz batera adostu ditugu. Haiek errepideko aldaketak egingo dituzte eta guk espaloikoak”.
Lan horiek guztiak Irisgarritasun Plana jarraituz antolatu dituztela argitu du Arriolak.

II. Berdintasun Plana egiten hasteko prozesua abiarazi nahi dute 2022an, “parte hartze zabalagaz”

Energia jasangarria. Bestetik, duela hiru urte inguru egindako Energia Plana jarraituz, energia jasangarriaren aldeko beste aurrerapauso bat emango dute. “Gaur egun ditugun plaka fotoboltaikoez gain, datorren urtean biomasa galdarak ipiniko ditugu. Horrela, udaletxean eta frontoiko eraikinean ur beroa eta berogailua energia jasangarriagaz funtzionatzea lortuko dugu”. Beraz, inbertsio energetiko hori eginda, udaletxeak eta frontoiak energia jasangarriagaz funtzionatuko dute. “Eskolan ere plaka fotovoltaikoak jarriko ditugu aurten, baina asmoa da hurrengo urteetan biomasa galdarak eskolara eta beste eremu batzuetara ere zabaltzea eta urte batzuk barru udal eraikin guztiak modu horretan funtzionatzea”.

II. Berdintasun Plana egiten hasteko prozesua abiaraziko dutela ere aurreratu du Arriolak. “Parte hartze handiagaz egin nahi dugu”. Azaldu duenez, proiektu bat egiteko hitzordua ipiniko dute, baina asmoa da hortik berdintasun politikak bideratuko dituen lantalde edo batzorde bat sortzea. “2022an plan hori egiteko prozesua abiatuko dugu, eta seguruenik 2023an amaituko dugu”.

Esan du oraindik ez dakitela ondo nola bideratuko duten. “Ez dugu nahi ohiko Berdintasun Plan bat egin. Emaginegaz harremanetan jarri gara, eta sortuko den batzordea haiek dinamizatuta egotean nahi dugu”. Asmoa epe luzeagora begirako beste zerbait egitea dela dio, “onarriak ondo zehaztuta eta talde sendo bat sortuta”. Batzordeak, gainera, udalean ere modu transbertsalean jardutea nahi dutela dio.

Inbertsioak, dirutan:

  • 150.000 euro. Eskolako jolastokiko eraldaketa lanetarako. Udalak esan du diru sail horrez gain, Jaurlaritzak ere diruz lagunduko duela.
  • 100.000 euro. Erribera kaleko lanetarako. Diru sail horri iazko aurrekontuan sartutako 90.000 euroak gehitu behar zaizkio.
  • 80.000 euro. Udaletxean eta frontoiko eraikinean biomasa bidez energia termikoa sortzeko. «Badakigu proiektuak gehiago balioko duela, baina Europako diru laguntzetara aurkeztuko gara, eta espero dugu finantzazio osoaren %80 diru laguntzen bidez egitea».
  • 15.000 euro. II. Berdintasun Plana egiteko prozesurako.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.