Trabakua, itxita luizia gertatu eta errepideak behera egin ostean
HITZAk jakin ahal izan duenez, luiziaren berri eduki zuten lehendabizi, eta suhiltzaileak bertaratu zirenean errepideak ere behera egin zuela konturatu ziren. "Dirudienez aste batzuetan itxita egongo da Trabakua". Dena dela, zehaztu dute Trabakua gainera heldu ahal dela, eta Ermurako bidea hartu daitekeela. "Baina Durangora ezin daiteke Trabakuatik joan".
Euriteek arazo asko sortu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun ere. Atzo [abenduak 9] hainbat errepide urpean geratzeaz gain, gauean Trabakua itxi egin behar izan zuten, errepideak behera egin eta luizia gertatu zelako. Markina-Xemeingo suhiltzaileek esan dutenez, Trabakua gaineko bidegurutzeraino joan ahal da, baina hortik aurrera ez. “Dirudienez aste batzuetan itxita egongo da Trabakua”. Zehaztu dutenez, Ermura jaisteko bidea zabalik dago, baina Durangora ezin da Trabakuatik heldu.
Atzoko gertaerak [abenduak 9]. Markina-Xemeingo sarreran, errepideko bide bat urpean geratu zen, eta suhiltzaileek ura kendu behar izan zuten. Horrez gain, estoldak ere zabaldu egin zituzten. Eta lur jauziak nonahi gertatu ziren: Mutriku, Amoroto, Ispaster…. Munitibar eta Aulesti arteko bidea ere itxi egin behar izan zuten, eta Artibai erreka gainez egitear egon zen Markina-Xemein parean.