Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Basque eta Laduche sailkatu dira banakakoaren final-laurdenetara

Banakako Jai Alai World Tour txapelketaren lehenengo bi final-laurdenak barikuan [abenduak 17] lehiatuko dituzte. Arbe egungo txapeldunak Basqueren kontra jokatuko du, eta Erkiagaren eta Olharanen artekoa izango da gaueko beste final-laurdena.

Aintzina Monasterio Maguregi
Berriatua,Markina-Xemein,Mutriku
2021/12/13

Berriatuan jokatzen ari diren Banakako Jai Alai World Tour txapelketaren final-laurdenak barikuan [abenduak 10] erabaki ziren. Kanporaketa fasean nagusituta, Basquek eta Laduchek egin dute aurrera.

Bi final-laurden aste honetan lehiatuko dituzte, eta beste biak, berriz, abenduaren 23an. Bariku honetan [abenduak 17] Arbe markina-xemeindarrak–egungo txapelduna– Basqueren kontra jokatuko du, eta Erkiaga ispastertarrak eta Olharanen kontra. 21:00etan hasiko da jaialdia, eta sarrerak 5 eurotan ezarri dituzte.

Abenduaren 23an [eguena] Aimar berriatuarrak Ladutxen kontra jokatuko du. Lopezen eta Barandikaren artekoa izango da gaueko beste final-laurdena.

Finalerdiak abenduaren 30ean lehiatuko dituzte, eta finala urtarrilaren 7an.

Argazkia: Berriatuko Zesta Eskola.

Basqueren eta Goixerri mutrikuarraren artekoa izan zen barikuko lehen partidua, eta berdinketa hausteko setean erabaki zen. Lehenengo seta nagusitasunez osoz irabazi zuen Goixerrik (12 eta 4). Bigarrenean 12 eta 9 gailendu zen Basque. Lehenengo jokoan ez bezala, bigarren horretan partiduan sartzea lortu zuen lapurtarrak, eta markagailua iraulita lortu zuen seta; 2 eta 5 atzetik zegoela, sei tanto jarraian egin zituen. Hirugarrenean nahikoa parekatuta aritu ziren. Azken tantoa lehiatua eta emozioz beterikoa izan zen, azkenean, iparraldeko pilotariak lortu zuen final-laurdenetarako txartela (5-4). “Biak nahikoa pilota motelagaz ibili ziren partidu osoan. Bigarren setean lehenengo pilota apurtu egin zitzaien, eta Basquek berria ateratzean pixka bat bizitu zen. Goixerrik errebotean ezin izan zion minik egin. Hirugarrenean nahikoa berdinduta ibili ziren”, azaldu du Mikel Plaza Berriatuko Zesta Eskolako kideak.

Cosmek eta Laduchek erakustaldia eman zuten Mendibarren frontoian, eta bien jokoaz gozatu ederra hartu zuten Mendibarren frontoian bildutako zaleek. Laduche bi setak irabazita sailkatu zen final-laurdenetara (6 eta 12 amaitu zuten lehen jokoa, eta 9 eta 12 bigarrena). Partidu ona bezain gogorra izan zen. Tanto luzeak izan ziren nagusi. Getariakoak akatsik barik lortu zuen garaipena, aparteko maila erakutsi zuen. “Laduchek gaitasun itzelak buruz buru jokatzeko; pilota motelagaz gehiago atzeratu egiten zuen, eta errebotera errezago heltzen zen, eta hortik tantoa dominatzen hasten zen. Serio jokatu, eta partidua kontrolpean eduki zuen. Tantoek adierazten dutena baino partidu gogorragoa izan zen”, azaldu du Plazak.

Argazkia: Berriatuko Zesta Eskola.

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.