2021eko 4x4 euskal elkartasun karabanan parte hartu dute Eneko Antxustegi, Eneko Ituarte eta Eneko Bedialauneta Yaalah elkarteko boluntarioek. Furgoneta bete material eraman dute Saharar errefuxiatuen kanpalekuetara.
Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak eta Javier Principe Cikautxoko presidenteak landatu dute zuhaitz gaztea. Landaketagaz amaitu dituzte 50. urteurreneko ospakizunak.
Azken lau egunetan 98 positibo erregistratu dituzte: 30 Ondarroan, 22 Lekeition, 18 Mutrikun, 11 Markina-Xemeinen, 8 Berriatuan, 6 Amoroton eta bana Etxebarrian, Ispasterren eta Ziortza-Bolibarren. Barikuan (abenduak 10) positibo bat erregistratu zutelako sartu da Ziortza-Bolibar gune gorrian.
Xabi Villar zarauztarrarekin batera irabazi du neurketa. Zumaiako Pilota Elkarteko Jurdan Arakistain zestoarra eta Leire Esnal zumaiarra erraz mendean hartu dituzte.
Eneko-Ube, Legarra-IƱaki, Arrate-Onagoitia eta Zalduegi-Gisasola sailkatu dira finaletarako. Zapatuan [abenduak 18] jokatuko dira finalak.
Arakis eta Atain II. (Markina-Xemein), Ibarluzea eta Elkoro (Markina-Xemein) eta Roke eta Oier (Gernika-Lumo) dira aurtengo gazte, nagusi eta elite mailetako Bizkaiko zesta-punta txapelketako txapeldunak. Kadete mailako finalak domekan [abenduak 19] erabakiko dira Berriatuan.
Banakako Jai Alai World Tour txapelketaren lehenengo bi final-laurdenak barikuan [abenduak 17] lehiatuko dituzte. Arbe egungo txapeldunak Basqueren kontra jokatuko du, eta Erkiagaren eta Olharanen artekoa izango da gaueko beste final-laurdena.
Eguaztenean [abenduak 15] izango da hitzaldia Azkue aretoan. Parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik.
Geratzen den lekuan hondartzara eta Mendieta ontziolara errazago iristeko sarrera bat egokituko dute.