Gernikako Arbolaren oinordekoa landatu dute Cikautxo aurrealdean
Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak eta Javier Principe Cikautxoko presidenteak landatu dute zuhaitz gaztea. Landaketagaz amaitu dituzte 50. urteurreneko ospakizunak.
Besteak beste, zapatuan [abenduak 11] egindako ekitaldian parte hartu zuten Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak eta Javier Principe kooperatibako presidenteak. 10 urteko zuhaitza landatzeaz gain, landatutakoa Gernikako Arbolaren oinordekoa dela ziurtatzen duen agiria eman zion Otaduik Principeri.
Otadui pozik agertu zen Mondragon Korporazioko kooperatibak «negu gogorretan sendo» jardun duelako. «Haritz hau zuen modukoa da. Jasaten ari garen krisi eta gari gogorrak gorabehera, 50 urtez sendo jarraitu duzue. Bizkaian sustraiak bota dituzue, baina zuen adarrak arrakastaz ari zarete zabaltzen mundu osoan».