Trabakuako errepidea moztuta egongo da bi astez
Aldundiko teknikariek jakinarazi dutenez, luiziak 1.000 metro kubiko material baino gehiago eraman ditu, lubeta bat hautsi du, eta, ondorioz, errepidean arrakalak sortu dira.
Bizkaiko Foru Aldundiak jakitera eman duenez, Trabakuako BI-633 errepidea moztuta egongo da denboraleak eragindako kalteak garbitu ebaluatu eta konpontzen diren bitartean. Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako saileko teknikarien hasierako kalkuluen arabera, mozketa bi astez luzatu ahal izango da. Epe horretan, Durango eta Markina-Xemein arteko lotura autobidetik egin behar da Ermuraino, eta handik Trabakuara lotu.
Aldundiko teknikariek jakinarazi dutenez, luiziak 1.000 metro kubiko material baino gehiago eraman ditu, lubeta bat hautsi du, eta, ondorioz, errepidean arrakalak sortu dira.
Errepideko hondakinak erretiratzeko hainbat lanegun beharko dituztela azaldu dute Aldundikoek. “Talde teknikoek kalteen norainokoa eta konpontzeko behar diren baliabideak ebaluatzen jarraituko dute errepidea segurtasun-berme guztiekin berriro zerbitzuan jarri ahal izateko”. Asteburuan ere lanean ibili dira.