Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

COVID ziurtagiria eremu itxi gehienetara zabaltzea baimendu du EAEko Auzitegi Nagusiak

Dekretua bihar [abenduak 15] sartuko da indarrean. Ostalaritzako eremuetara, zentro soziosanitarioetara, zahar etxeetara, gimnasioetara eta espetxeetara ere zabalduko da COVID ziurtagiriaren erabilera. Puntu batean bota du atzera: aire zabaleko kirol ekitaldietan, esate baterako, futbol zelaietan eta.

Berria
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/12/14

EAEko Auzitegi Nagusiak onartu egin du Eusko Jaurlaritzaren eskaera. Ondorioz, COVID ziurtagiriaren erabilera ostalaritzako eremuetara, zentro soziosanitarioetara, zahar etxeetara, kiroldegi eta gimnasioetara, eta espetxeetara ere zabaldu da, betiere azken hamalau egunetako intzidentzia tasa 300 kasutik gorakoa bada. Kirol instalazio irekiei-eta dagokiena, aldiz, atzera bota du. Dekretua bihar [abenduak 15] sartuko da indarrean.

Fiskaltzak atzo [abenduak 13] onartu zuen ziurtagiria eremu gehiagotara zabaltzea, eta kutsatzeak eragozteko bidean «beharrezko» erabakitzat jo zuen ziurtagiriaren hedapena. Erabaki «egokia eta proportzionala» dela adierazi zuen, eta argudiatu orain «osasun segurtasuna bermatzen eta horrelako establezimenduetan kutsatzeko arriskuak murrizten» jarri behar dela indarra.

Halaber, EAEko Auzitegi Nagusiak gogoratu du Espainiako Auzitegi Gorenak jurisprudentzia ezarri duela ziurtagiriaren erabilera baimenduta, eta, beraz, hark emandako irizpidea bete beharrekoa dela.

Auzitegiko epaileek puntu batean atzera bota dute Jaurlaritzaren eskaera: aire zabaleko kirol ekitaldietan. Autoan diotenez, Jaurlaritzak ez du behar beste justifikatu toki irekietan ziurtagiriaren beharra. Gainera, gogoratu dute kutsatzeko arriskurik handiena duten tokien artean ez daudela aire zabalean egindako ekitaldiak. Horrez gainera, epaileek azpimarratu dute ez dagoela ebazpen judizialik aire zabalean ziurtagiria erabiltzea baimentzen duenik, eta, hortaz, ez dagoela arrazoirik ziurtagiria halako tokietan zabaltzeko eskaerari oniritzia emateko.

Erlazionatutako edukiaDATUAK: Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoa

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.