Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Galletebeitia eta Ibarzabal gozatzera eta irabaztera doaz Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalera

Zapatuan [abenduak 18] jokatuko da finala, 17:00etan hasita, Bilbao Arenan. Ateak 15:30ean irekiko dituzte. Finalera heltzea ez dela erraza izan diote bertsolariek; maila ona dagoela nabarmendu dute.

Finalistak eta txapeldunari txapela jarriko dieten Moises Enbeita eta Joseba Etxebarria. Argazkia: Bizkaiko Bertsozale Elkartea
Eider Mugartegi
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/12/14

Zortzi bertsolari igoko dira zapatuan [abenduak 18] Bilbao Arenako oholtzara, eta horietako bi Lea-Artibaikoak dira: Nerea Ibarzabal Salegi markina-xemeindarra eta Xabat Galletebeitia Abaroa lekeitiarra dira. Eurekin batera, ondokoak dira beste bertsolariak: Onintza Enbeita Maguregi (Muxika), Aitor Etxebarriazarraga Gabiola (Gernika-Lumo), Aitor Bizkarra Ruiz (AbadiƱo), Etxahun Lekue Etxebarria (Larrabetzu), Gorka Pagonabarraga Agorria (Durango) eta Jone Uria Albizuri (Getxo). Finala 17:00etan hasiko da, baina Bilbao Arenako ateak 15:30ean zabalduko dituzte.

Lau finaletan egon da Galletebeitia eta momentu hori ahal denik eta gehien bizitzea nahi du. “Tarteka sufritu, beste batzuetan gozatu, eutsi behar denean eutsi eta aurrera egin behar denean aurrera egin. Garrantzia ematen diot momentua bizitzeari; ahal denik eta gustoroen sentitzeari oholtza gainean”.

Ibarzabal ere Bizkaiko Bertso Txapelketako finalista izan da 2016an eta 2018an, eta hirugarren finala izango du zapatukoa. “Denok irtengo gara gure onena ematera, eta ikusten dut hain dagoela zabalik aurtengo finala, emaitza eta txapela, ez dudala nahi borroka horretatik kanpo geratu”.

Bi ataletan banatuko da finala; lehenengoa zortzi bertsolariek jokatuko dute, eta bi pasatuko dira buruz burukora. Bi horietako batek jantziko du txapela, eta horren ardura edukiko du aurten Moises Enbeita muxikarrak, Joseba Etxebarria larrabetzuarrarekin batera.

Xabat Galletebeitia Abaroa: “Bizkaiko txapelketak orokorrean beti dira ezustekoei lekua ematen dietenak, eta aurtengoa inoiz baino zabalago ikusten dut, eta iruditzen zait bertsolarientzat zein ikus-entzuleentzako final polita izango dela, zabala izango delako. Saioz saio ikusi da pila bat bertsolari daudela maila handia dutenak, eta finalera zortzi heldu bagara ere, kanpoan geratu diren batzuk egon ahal zirela barruan. Hor konturatzen zara zelako gaitza den finalera arte heltzea, eta horregatik ni saiatzen naiz gauden lekuan egoteari daukan balioa ematen. Hala ere, finalera heltzeagaz ez gara konformatzen, baina baloratu behar dugun lorpen bat dela uste dut. Denok hasten gara leku berdinean. Onintzak prentsaurrekoan esan duen modura, berdin da nor zaren eta nondik zatozen, finalean denok gauza berdinak egin behar ditugu”.

Nera Ibarzabal Salegi: “Aurten bereziki igarri da finalaurrekoetako maila oso ona izan dela, eta finalerako sarrera ez dela erraza izan eta hurrengo urteetan ere ez dela erraza izango. Ikusten da badagoela harrobi on bat. Atera dute finalean egongo den adin mailaren babazbestekoa 30,5 urtekoa dela. Horrek esan nahi du badaudela ibilbide luzeagoko bertsolariak, muturreko egoera batean tenplea mantenduko dutenak, eta baita gazteak ere, jende eta herri berriak mugituko dituztenak. Nire buruari finalean tenple hori mantentzea eskatzen diot. Zer edo zer ikasi badut azken urteetan eustea, egoten jakitea izan da amaierara arte ez dago ezer erabakita. Ahal den neurrian txapelaren borrokan egoten ahaleginduko naiz. Egun polit bat izango dela iruditzen zait”

Ezkerretik eskumara, Galletebeitia, Etxebarriazarraga, Ibarzabal eta Enbeita. Argazkia: Bizkaiko Bertsozale Elkartea.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.