Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Lea Ibarran energia komunitatea sortzeko lehenengo pausoak ematen hasi dira

Aurkezpen hitzaldiak ematen ari dira herriz herri. Azaroan Amoroton eta Gizaburuagan egin bezala, aste honetan Aulestin, Munitibarren eta Mendexan batuko dira herritarrekin.

Aintzina Monasterio Maguregi
Amoroto,Aulesti,Gizaburuaga,Mendexa,Munitibar
2021/12/14

Lea Ibarrako Mankomunazgoa eta berau osatzen duten Amorotoko, Aulestiko, Gizaburuagako, Mendexako eta Munitibarko udalak energia komunitatea edo Energia Berriztagarrien Komunitateak (EBK) sortzeko pausoak ematen hasi dira. Goiener Kooperatiba izango dute bidelagun.

Amoroton eta Gizaburuagan azaroaren azkenengo asteburuan egin zituzten aurkezpen-batzarrak, eta orain, Aulestiko, Munitibarreko eta Mendexako aurkezpen-hitzaldien deialdiak zabaldu dituzte. Eguenean (abenduak 16) 19:00etan Aulestiko Udal Aretoan elkartuko dira herritarrekin. Barikuan (abenduak 17) Munitibarren aurkeztuko dute ekimena, 19:30ean Udal Aretoan, eta zapatuan (abenduak 18) mendexarren txanda izango da; 17:00etan bilduko dira Udal Aretoan.

Energia komunitatea zer den, zelan sortzen den eta ze abantaila edo onura eskaintzen dituen azalduko dute aurkezpen horietan, eta bertaratutakoen zalantzak argituko dituzte.

Denen artean sortutako, denentzat. Bazkideez osatutako kooperatibak dira energia komunitateak. Zehatz esateko, Energia Berriztagarrien Komunitateak (EBK) bazkide talde batez (pertsona fisikoak, elkarteak, ETE-ak, administrazio publikoak…) osatutako pertsona juridikoak dira. “Borondatez eta parte-hartze kooperatiboaren bidez, komunitatearentzako edo beste batzuentzako onura energetiko, sozial, ingurumenekoak eta ekonomikoak lortzeko, haien helburuak finkatzen dituzte. EBK kontzeptua Europako 2 zuzentarautan oinarrituta dago, nahiz eta Espainiako Estatuak oraindik ez dituen Espaniako legedian txertatu. Zuzentarauen irizpideak kontutan harturik, egun ezagutzen diren pertsona juridikoen artean kooperatibek bermatzen dituzte baldintza horiek”.

Komunitateotan baliabide naturalak erabiliz ekoitzitako energia %100 berriztagarria (eguzki-energia, hidraulikoa, eolikoa eta biomasaren erabilera) sustatzen dute, era jasangarri batean: “Planeta zaintzen dugu, hau da, gure ingurunea, gure bizitza esparrua eta gure familiaren osasuna zaintzen ditugu”.

Lea Ibarreko proiektuaren sustatzaileen berbetan, kostuak murrizteko aukera eskaintzen du energia komunitateak, “bidezkoa den prezioa izango duen elektrizitate fakturan aurreztuz”.

Pertsona bakoitzak boto bat izatearen printzipioak arautzen duen eredu kooperatibo batean oinarritzen dira komunitate horiek, eta besteren artean, norbanakoak, administrazio publikoak enpresa txiki eta ertainak (ETE) izan daitezke bazkide.

Argazkia: Amorotoko Udala.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.