Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Migratzaileen Nazioarteko Eguna gogoratuko dute Markina-Xemeinen

Elkarretaratzea egingo da eguerdian Goiko Portalean. Arratsaldean, berriz, munduko pintxoak eta musika egongo dira. Horrez gain, informazio mahaia egongo da egun osoan frontoi txikian.

Arrazakeriaren kontrako elkarretaratzea Markina-Xemeinen. Argazkia: Ongi Etorri Errefuxatuak
Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2021/12/16

Zapatuan [abenduak 18] Migratzaileen Nazioarteko Eguna dela eta, manifestu bat kaleratu du Pertsona migratu, arrazializatu eta errefuxiatuen biltzarrak “lege arrazisten, borondate politikorik ezaren eta, batez ere, pertsona migratuen bizitzan eta lurraldeetan kolonialismoa betikotzearen ondorioz pairatzen dituzten zapalkuntza eta bidegabekeria guztiak” salatu asmoz. Manifestu horregaz bat eginez, eta Migratzaileen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekimen egingo dira Markina-Xemeinen ere, herriko pertsona migratzaileek antolatuta.

Alde batetik, elkarretaratzea egingo da 13:00etan Goiko Portalean. Baina, horrez gain, argazki erakusketa eta informazioa eman, materiala saldu edo dohaintza bat egiteko mahaia egongo da egun osoan frontoi txikian. Arratsaldean, gainera, munduko pintxoak eta musika ere egongo dira.

Manifestuan salatzen dute besteak beste, Europar Batasunak eta Frontexek eramandako bere mugako erregimenaren ondorioz itsasoan milaka etorkin hil izana, atzerritarren legeak baimendutako arrazakeria instituzionala, pertsona migratuen eta arrazializatuen aurkako poliziaren indarkeria, migratzaileek dituzten lan-baldintza eskasak, harrera-programa solidarioak sortzeko borondate politikorik eza, migranteentzako kartzelak diren CIESak, etorkinek atzerritarren bulegoetan izapideak egiteko hitzordurik ez izatea eta inoren kargura ez dauden adingabeen kriminalizazioa. Eta horiei erantzun bat ematea exijitzen dute; bide seguruak eta legezkoak pertsona guztientzat,  atzerritarren legea berehala indargabetzea eta sarekada arrazistekin amaitzea beste batzuen artean.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.