Berriatuak irabazi ditu nesken eta kadeteen Bizkaiko Zesta-punta Txapelketako finalak
Ihartek eta Maialenek nesketan eta Denisek eta Xubanek kadeteetan jantzi dituzte txapelak. Giro onagaz eta maila oneko partidekin gozatzeko aukera eduki zuten zesta-punta zaleek.
Domeka [abenduak 19] eguerdian jokatu ziren kadete mailako eta nesken arteko Bizkaiko Zesta-punta Txapelketako finalak Berriatuko Mendibarren frontoian. Giro ona izan zen nagusi, eta maila oneko partidekin gozatzeko aukera eduki zuten zesta-punta zaleek.
![](https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/site/files/2021/12/bizkaiko-txapelketa-zesta-kadete-finala2-500x405.jpg)
Lau txapeldunak, Ihart eta Maialen erdian eta Denis eta Xuban ertzetan. Argazkia: Bizkaiko Eusko Pilota Federakuntza
1go partidua nesken artekoa izan zen, eta horretan Ihart-Maialen (Berriatua) eta Erika-Arai (Markina-Xemein) bikoteak neurtu ziren. Gogor aritu ziren bikoteak, baina, azkenean, berriatuarrak gehiago izan ziren, eta 30 – 20 menderatu zuten Markina-Xemeingo bikotea.
Kadeteen finala jokatu zen ondoren. Jokin -Peru (Markina-Xemein) eta Denis-Xuban (Berriatua) neurtu ziren, eta berriro ere Berriatukoak izan ziren nagusi. 24-30 irabazi zuten Denisek eta Xubanek.
[Argazkiak: Bizkaiko Eusko Pilota Federakuntza]
![koBizkaiko Zesta-punta Txapelketako finalak (2021)](https://live.staticflickr.com/65535/51761013246_18d188a4fd.jpg)
![koBizkaiko Zesta-punta Txapelketako finalak (2021)](https://live.staticflickr.com/65535/51760185622_f487543889.jpg)
![koBizkaiko Zesta-punta Txapelketako finalak (2021)](https://live.staticflickr.com/65535/51761664909_b949c1e0d2.jpg)
![koBizkaiko Zesta-punta Txapelketako finalak (2021)](https://live.staticflickr.com/65535/51761255243_786d21eeda.jpg)
![koBizkaiko Zesta-punta Txapelketako finalak (2021)](https://live.staticflickr.com/65535/51761013106_c39319e9c3.jpg)
![koBizkaiko Zesta-punta Txapelketako finalak (2021)](https://live.staticflickr.com/65535/51761255188_5687ab0067.jpg)
![koBizkaiko Zesta-punta Txapelketako finalak (2021)](https://live.staticflickr.com/65535/51761879075_bf83cf1aa1.jpg)
![koBizkaiko Zesta-punta Txapelketako finalak (2021)](https://live.staticflickr.com/65535/51761879040_81fd11b300.jpg)
![koBizkaiko Zesta-punta Txapelketako finalak (2021)](https://live.staticflickr.com/65535/51761255133_9722749b8a.jpg)
![koBizkaiko Zesta-punta Txapelketako finalak (2021)](https://live.staticflickr.com/65535/51761878975_01d565c3b5.jpg)
![koBizkaiko Zesta-punta Txapelketako finalak (2021)](https://live.staticflickr.com/65535/51761664734_f397575545.jpg)
![koBizkaiko Zesta-punta Txapelketako finalak (2021)](https://live.staticflickr.com/65535/51761255048_fd8a3441af.jpg)