COVID ziurtagiria ateratzeko bulegoa ireki dute Lekeitioko jubilatuen etxean
COVID ziurtagiria modu arin eta errazean eskuratzeko laguntza emango dute, eta urtarrilaren 7ra arte zabalik egongo da.
Joan den astetik, kirol instalakuntza zein kultur ekitaldietan parte hartzeko eta taberna eta jatetxeetan sartzeko COVID ziurtagiria erakustea derrigorrezkoa da. Dokumentu hori Osakidetzaren webgunetik atera ahal bada ere, herritar batzuk hori egiteko zailtasunak izaten ari direla ikusi du udalak. Hori dela eta, ziurtagiria eskuratzen laguntzeko COVID ziurtagiria ateratzeko bulegoa zabaldu dute jubilatuen etxean, jubilatu elkarteagaz elkarlanean.
Azaldu dutenez, COVID ziurtagiria modu arin eta errazean eskuratzeko laguntza emango dute, eta urtarrilaren 7ra arte zabalik egongo da. Ondorengo ordutegia edukiko du: astelehenetik barikura, 10:00etatik 15:00etara. Bulegora joan aurretik hitzordua hartzea gomendatu dute 94 624 36 04 telefono zenbakira deituta.