Markina-Xemeingo jubilatu elkartearen otzararen zozketako zenbaki sariduna ezagutzera eman dute
Irabazleak 30 eguneko epea edukiko du otzara jasotzeko.
Markina-Xemeingo Beti Jai jubilatuen elkarteak Gabonetako otzara baten zozketa egin du.
Jubilatuen elkartekoek jakitera eman dutenez, 2021eko Gabonetako Loteriaren zozketako lehen sari nagusiaren azken hiru zenbakiak dituenak eramango du otzara. Gaur (abenduak 22) egin den Gabonetako Loteriaren zozketako lehen saria 86.148 zenbakiari egokitu zaio.
Jubilatuen elkarteak saldu dituen Gabonetako Loteriaren txartelen goiko partean datorren txartel zenbakia da Loteriako azken hiru zenbakiekin bat egin behar duena. Saridunak 30 eguneko epea dauka otzara jasotzeko.