Gutxi falta da Gabonetako pertsonaiarik ezagun eta kuttunenak berriro ikusteko; osasun neurri guztiak hartuta menditik jaistear daude.
Pedro Sanchez Espainiako presidenteak jakinarazi du lege dekretu baten bidez onartuko dutela agindua. Urkulluk eskatu du tabernak eta dendak 21:00etan ixtea abenduaren 24an, 25ean, 31n, urtarrilaren 1ean, 5ean eta 6an; 100.000 biztanleko 500 positibo baino gehiago dituzten herrietan neurri horietako batzuk urtarrilaren 31ra arte indarrean izatea nahi du.
Next Generation funtsaren diru laguntzak lortu dituzte. Proiektu biek helburu bera dute: GR-38a eta horren inguruko baliabide turistikoak balioan jarri eta indartzen jarraitzea.
Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeko eta Lea Ibarra taldeko lau bikote nagusitu dira Bizkaiko kluben arteko binakako esku pilota txapelketan. Kadete 1.maila, gazte 1. maila, nagusi 1. maila eta nagusi berezi kategorietako txapelak jantzi dituzte.
SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, Lehen Mailako Arretako osasun zentroetan elkarretaratzeak egin dituzte langileek; murrizketak salatzeko Osakidetzako langileek burutu dituzten mobilizazioekin bat egin dute hainbat eskoletako langile, herritar eta eragilek.
Tokiko erakundeak gutuna igorri dio Gotzone Sagardui Osasun sailburuari. Murrizketak bertan behera uzteko eskatzeaz gain, "indartze neurriak" eskatu dizkio.
Eguenean [abenduak 23] eskualdeko hiru udalerri nagusietan batzeko deia egin dute. "Pasaporte zibiko honekin amaitu arte" eguenero batzeko asmoa agertu dute.
1963ko abenduaren 24an zerbait bitxia gertatu zen oilagorrekin Markina-Xemeinen.
Markina-Xemeingo Lauzirika bolatokian jokatu zen zapatuan [abenduak 18] Neguko Bolak lehen txapelketa. 50 bolarik parte hartu zuten.
Bizkaibuseko geraleku alboan edukiontziak dauden toki inguruan edukiko du sarrera, eta goian dauden etxeetara iristea erraztuko du; bi solairutan edukiko du geralekua.