Abian da Berriatuko VII. Ipuin eta Marrazki Lehiaketa
Lehiaketan edozeinek parte hartu dezakeela azpimarratu dute. Otsailaren 18a da lanak aurkezteko azken eguna.
Beste urte batez, Ipuin eta Marrazki Lehiaketa abiarazi dute Berriatuan. Esan dute lehiaketetan edozein herrietako bizilagunek parte hartu dezaketela, eta otsailaren 18a dela lanak aurkezteko azken eguna. “Gaia librea da eta parte hartzaile bakoitzak nahi adina lan aurkeztu ahal ditu”. Hori bai, ipuinak euskaraz idatzitakoak izan behar direla esan dute.
Lanak posta elektronikoz aurkeztu ahalko dira (liburutegia@berriatua.org), PDF formatuan. “Marrazkiak eskaneatu eta posta elektronikoz (liburutegia@berriatua.org) bidali edo liburutegira eramanda aurkeztu ahal dira”.
Posta elektronikoz aurkezten bada, posta elektronikoan izen-abizenak, maila eta harremanetarako datuak jarri beharko dira. “Aurkezten den dokumentuan ez ipini izen-abizenak edo bestelako daturik, bakarrik posta elektronikoan”.
Oraindik ez dute zehaztu sari banaketa noiz egingo den. “Osasun egoeraren arabera egingo da”.
OINARRIAK:
- Marrazki lehiaketa:
- Neurria: 3A neurria.
- Teknika: librea.
- Sariak:
- HH5-LH2: 20 euro + diploma
- LH3-LH4: 30 euro + diploma
- LH5-LH6: 40 euro + diploma
- 12-14 urte: 40 euro + diploma
- 15 urtetik gora: 120 euro + diploma
- Ipuin lehiaketa:
- Hizkuntza: euskara (bizkaiera edo batua)
- Aurkezpena: DIN-A4 orrian, Times New Roman letra tipoagaz, 12 letra tamainagaz eta 1,5eko lerro arteagaz. PDF formatuan aurkeztu beharko da. Oharra: oinarriak betetetzen ez dituzte lanak kanpoan geratuko dira.
- Luzera:
- LH3-LH6: gutxienez orri 1
- 12-15 urte: 2 orri gutxienez
- 16 urtetik gora: 3 orri gutxienez
- Sariak:
- LH3-LH4:30 euro + diploma
- LH5-LH6: 30 euro + diploma
- 12-15 urte: 40 euro + diploma
- 16 urtetik gora: 150 euro + diploma