Berriatuko Ermitxetatik Ibilaldia, domekan
Parte hartu nahi dutenek egunean bertan izena eman beharko dute; izen-emateak 7 euro balio ditu. Ibilbide motza, ertaina eta luzea egongo dira aukeran.
XIII. Berriatuko Ermitxetatik Ibilaldia (III. Rikardo Erkiaga Memoriala) egingo dute domekan [urtarrilak 9], udalak antolatuta. Proba 08:30ean hasiko da, eta parte hartzaileek 08:00etatik aurrera izena eman ahalko dute, plazan. Esan dute izen-emateak 7 euro balioko dituela (oparia eta kopaua barne):
- Martxa motza: 9,5 kilometro eta 370 metroko desnibela.
- Martxa ertaina: 14 kilometro eta 600 metroko desnibela.
- Martxa luzea: 22 kilometro eta 1.100 metroko desnibela.