Ia 2.000 positibo erregistratu dituzte azken asteetan
Azken 18 egunetan 1.975 positibo erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun. Herrietako intzidentzia tasak nabarmen igo dira, eta gaur gaurkoz HITZAren eremuko herri guztiak daude gune gorrian. Epe horretan Lekeition erregistratu dituzte kasu gehien. Hiru lurraldeetan herri bakarra dago gune berdean.
HITZAk abenduaren 20an eman zituen COVID-19ari buruzko Lea-Artibai eta Mutrikuko azken datuak. Ordutik, egoerak nabarmen egin du okerrera. Horren erakusle da azken 18 egunetan erregistratutako positibo kopurua: 1.975. HITZAren eremuko guztiak daude gune gorrian, eta guztiek gainditzen dute 2.000ko intzidentzia tasa.
Positibo gehien Lekeition erregistratu dituzte (610), eta atzetik datoz Ondarroa (477), Markina-Xemein (376) eta Mutriku (188). Eta 5.000 biztanle baino gutxiago dituzten herrien artean Berriatuan erregistratu dituzte positibo gehien (65).
Lurraldeak. Arabak 4.766,38ko tasa dauka, Bizkaiak 5.600,83koa eta Gipuzkoak 6,287,53koa. Hiru lurraldeetan gune berdean dagoen herri bakarra Lanestosa da (Bizkaia). Herri horrek 0 tasa dauka.
Herriz herriko intzidentzia tasak (urtarrilaren 6an eguneratuta):
- Amoroto: 6.506,02
- Aulesti: 6.137,72
- Berriatua: 4.852,82
- Etxebarria: 6.845,64
- Gizaburuaga: 8.000
- Ispaster: 5.913,98
- Lekeitio: 7.762,56
- Markina-Xemein: 7084,58
- Mendexa: 5.932,2
- Munitibar: 3.930,13
- Mutriku: 2.973,28
- Ondarroa: 5.264,39
- Ziortza-Bolibar: 3.872,44
Lea-Artibai eta Mutrikuko bilakaera, 2020ko azarotik: