Elkarretaratzeak, Osakidetzaren "gainkarga eta utzikeria" salatzeko
Deialdia gehiengo sindikalak egin du. Eguenean [urtarrilak 13] 13:00etan osasun etxeen aurrealdean batzera deitu dute.
Kalitatezko zerbitzu publikoa aldarrikatzeko eta lehen mailako arreta indartzeko exijitzeko elkarretaratzeak egingo dituzte eguenean [urtarrilak 13] Araba, Bizkai eta Gipuzkoako osasun zentroetan. Deialdia ondoko sindikatuek egin dute: Satse, ELA, LAB, CCOO eta UGT.
Esan dutenez, elkarretaratzeen bidez Osakidetzaren “gainkarga eta utzikeria” salatuko dute. Herritarrei mobilizazioetan parte hartzeko dei egin diete. “Mugi zaitez!”.