Eguenetik domekara (urtarrilaren 6tik 9ra) ondoko herrietan erregistratu dituzte positiboak: Amoroto (11), Aulesti (19), Etxebarria (16), Gizaburuaga (7), Ispaster (14), Lekeitio (175), Markina-Xemein (92), Mendexa (3), Munitibar (5), Mutriku (121), Ondarroa (151) eta Ziortza-Bolibar (11). Hiru lurraldeetan ez dago gune berdean dagoen herririk.
Ikasgelan positibo bat edo batzuk agertzen badira ere, umeek ez dute berrogeialdirik eta probarik egin beharko sintomarik ez badaukate.
Luizi berri baten ondorioz, zirkulazioari itxita geratu zen domekan [urtarrilak 9] Trabakuako BI-633 errepidea.
Ekitaldia, gainera, IƱigo Andonegi argazki lehiaketako sariak banatzeko eta koronabirus garaian kultur ekitaldiak egiteko ahalegina egin duten herriko talde txikien lana eskertzeko baliatu dute.
Atzo [urtarrilak 9] jokatu ziren Lekeitioko trinketean txapelketako lehen partidak. Sei bikote ariko dira aurten lehian. Ligaxka eran jokatuko dute, eta finala martxoaren 27an izango da.
Deialdia gehiengo sindikalak egin du. Eguenean [urtarrilak 13] 13:00etan osasun etxeen aurrealdean batzera deitu dute.
Saridunak agertzeko azken eguna urtarrilaren 16a dela zehaztu du merkatari elkarteak.