Mutrikuko 'Herri Botia' zozketa zuzenean ikusteko aukera zabaldu dute
Herri Botia-Herrian erosi eta irabazi Mutrikuko Loterian Gabonetako merkataritza kanpainaren zozketa egingo dute gaur [urtarrilak 10], 19:00etatik aurrera, Zabiel kultur etxeko hitzaldi aretoan. Zozketa zuzenean ikustera edonor joan ahal izango dela esan dute udal iturriek. “Aretoko aforoa bete arte sartu ahal izango da”. Zozketa, gainera, Mutrikuko Udalaren Youtubeko kanalean ere zuzenean jarraitu ahal izango da zuzenean.
Abenduaren 13tik urtarrilaren 5era bitartean kanpainara atxikitu diren 57 saltokietan erosi dutenen artean 8.000 euro zozkatuko dituzte. Hemeretzi sariren zenbakiak eta horien ordezkoak iragarriko dituzte gaurko zozketan. Saridunek kanpainara atxikitu diren saltokietan erabili ahal izateko 140 euroko balioa duten bonuak irabazteko aukera edukiko dute; bonu horiek 2022ko abenduaren 31 arte erabili ahal izango dira.