Ondarroako Zatoztek Gabonetako zozketako zenbaki sarituak jakitera eman ditu
Saridunak agertzeko azken eguna urtarrilaren 16a dela zehaztu du merkatari elkarteak.
Ondarroako Zatozte merkatari elkarteak Gabonetako zozketa egin du gaur [urtarrilak 10] elkartearen bulegoan. 2.100 euro banatu dituzte urtarrilaren 5era bitartean elkarteko dendetan erosketak egin dituztenen artean, 700 euroko hiru saritan banatuta; saridun bakoitzak 50 euroko hamalau erosketa txartel jasoko ditu Zatozteko saltokietan gastatzeko. Zozketako zenbaki sarituekin batera, ordezko bina zenbaki ere atera dituzte. Saridunak agertzeko azken eguna urtarrilaren 16a dela zehaztu dute, eta irabazleek lau hilabete izango dituzte saria gastatzeko.
Zenbaki sarituak:
- 32.895. Ordezkoak: 1.167 (1) eta 61.973 (2).
- 54.033. Ordezkoak: 90.343 (1) eta 66.177 (2).
- 51.253. Ordezkoak: 1.927 (1) eta 43.758 (2).