Markina-Xemeingo aurrekontua iazkoa baino %62 handiagoa da
Ia 8 milioi euroko aurrekontua onartu dute EAJrean aldeko botoekin. Udalak mailegu bat eskatuko du Atxondo kiroldegiaren efizientzia energetikoa eta instalazioak hobetzeko.
Markina-Xemeinenek ia 8 milioi euroko aurrekontua izango du aurten, 7.985.004,64 eurokoa han zuzen ere. EAJren aldeko botoekin onartu da aurrekontua, EH Bilduk aurka bozkatu zuen.
Garapen jasangarria eta efizientzia energetikoa, iriste erraztasuna, auzoetako inbertsioak, berdintasuna eta kultura lehenetsi dituztela diote, eta aurrekontuko zenbateko handienak horietara bideratuko dira, besteak beste. “Prozesu parte hartzaile ezberdina egin dugu, eta herritarrei galdetu diegu zer nahi duten. Herritarren ekarpen batzuk aurrekontuan sartu ditugu, eta besteak ere egiten joango gara”, azaldu du Luis Egurrola Markina-Xemeingo alkateak.
Aurrekontuko zatirik handiena (%32,95) inbertsioatera zuzenduta egongo da. “Iaz zerbitzuak bermatu nahi ziren, eta ez zen gelditu ia dirurik inbertsioetarako. Kreditu aldaketen bidez egin ziren inbertsioak”. Aurten, ordea, 2.630.669,57 euro izango ditu udalak aurreikusitako inbertsioak gauzatzeko.
Kiroldegiko aldagelak berrituko dituzte, genero eta iriste erraztasun ikuspegia kontuan hartuta
Kiroldegia. Energia Plana ia bukatuta daukatela azaldu du alkateak, eta horri lotuta, garapen jasangarria eta efizientzia energetikoa hobetzea bilatuko dute. Asmo horregaz, eguzki panel termiko eta fotovoltaikoak (133.100 euro) eta inguratzaile termikoak (741.777,91 euro) jarriko dituzte Atxondo kiroldegian. Kiroldegiko hobekuntzak, hala ere, ez dira horregaz amaituko. Instalazioak berrituko dituzte. Horien artean aldagela berriak eraikiko dituzte, genero eta iriste erraztasun ikuspegitik egokituta, eta igerileku txikirako inguratazileak eta gimnasiorako aire egokitua jarriko dira (724.620,81 euro). Horrez gain, beste 22.000 euro kiroldegiko autobabes plana egokitzeko izango dira.
Kiroldegiko lan horiek guztiak aurrera eraman ahal izateko mailegua eskatu behar izan dutela jakitera eman du alkateak; 1.692.000 euroko mailegu berria. “Lehendik geneukan mailegua ordaindu zen, eta orain beste batean sartu gara. Hobekuntza horiek ezinbestekoak direla ikusten dugu. Jasangarritasun aldetik, kiroldegia, herrian kontsumo handiena duen eraikina da, gainera, 1990ean zabaldu zituen ateak, eta eraldaketa bat behar du. Zerbitzu garrantzitsua da eta adin guztietako jendeak erabiltzen du eta osasun ikuspuntutik udalak sustatu beharreko gunea dela ikusten dugu. Iaz hasitako lanketa bat da eta aurrekontu zehatz bat prestatu dugu horretarako, gainera diru laguntza bat ere eskuratu dugu 322.965 eurokoa”.
Efizientzie energetikoa hobetze aldera baita ere, beste jarduera batzuk egingo dituzte herriko beste kirol instalazio batzuetan: frontoian eguzki plakak jarriko dituzte (58.019,85 euro) eta Barroetako futbol zelaian plaka termikoak (24.200 euro). Horrez gain, futbol zelaian belar artifizial berria jarriko da (180.000 euro). Diru laguntzak izango ditu udalak frontoiko plaketarako (49.316,87 euro) eta futbol zelairako (14.520 euro).
Auzo bideen konponketa eta inbertsioetara 107.030 euro bideratuko dira
Auzoak. Auzo bideen konponketak ere aurrekontuateko diru sail handi bat izango du. Guztira, 107.030,46 euro. Meabeko bidea, Beheko Etxebarritik Larruskain baserriraino eta Barinagakoa, Aranzetaguenako bidea, konponduko dituzte eta horretarako ere diru laguntzak eskuratu dituzte. Horrez gain, hainbat auzo bideetan segurtasun hesiak jarri eta harri-lubetak ere egingo dituzte. Bestalde, Barinaga auzoan beste hobekuntza bi ere eramango dituzte aurrera: sare berria jarriko dute frontoian (15.302 euro) eta elkarteko terraza handituko dute (14.418,26 euro).
Esperantza eraikinean ere eraberritze lanak egingo dituzte. Iriste erraztasunari dagokionez, eraikina iriste errazagoa izateko igogailua jarriko dute, eta eraikina energetikoki efizienteago bihurtzeko lanak egingo dituzte. Lan horiek 360.100,17 euroko kostua izango dute, baina 300.000 euroko diru laguntza jaso du udalak.
Azpikoerrota auzoan hobekuntzak egiteko premia ikusi du iudalak. Horrela, iriste erraztasun azterketa bet ere egingo dute (60.150 euro) eta bertako umeen jolasgunea berrituko dute (19.400 euro). Azken lan horregaz batera, Bekobentako jolasgunea ere berrituko da (29.000 euro).
Iriste erraztasunari lotuta, baita ere, alde zaharra eraberritzeko lanak kontuan eduki dituzte eta 50.000 euroko diru saila gorde dute horretarako.
Berdintasun teknikaria izango du Markina-Xemeingo Udalak lehen aldiz
Bestalde, Berdintasun teknikaria izango du Markina-Xemeingo Udalak lehen aldiz (18.150 euro), eta Markina-Xemeingo III. Berdintasin Plana ere amaitu dute (14.701 euro). Horrez gain, beste 5.000 euro gorde dituzte berdintasun alorrari lotutako beste ekintza batzuetarako.
Kultura sustatzea ere badute helburu. Zentzu honetan, %5 igo dute jaietako partida eta Uhagon kulturguneari ematen dioten laguntza ere handitu dute (85.600 euro).
Turismoa sustatzeko Escape Circuit bat jarri nahi dute (15.576 euro), ondare historikoari lotuta, berriz, proiektu bi dituzte esku artean, eta Memoriaren Ibilbidearen bigarren faserako 20.000 euroko diru saila gorde dute.