Mobilizazioa 12:00etan hasiko da, Zaldupe zubitik. Amaieran Hego Euskal Herriko gainontzeko mobilizazioetan irakurriko duten manifestu bera irakurriko dutela aurreratu dute.
Ia 8 milioi euroko aurrekontua onartu dute EAJrean aldeko botoekin. Udalak mailegu bat eskatuko du Atxondo kiroldegiaren efizientzia energetikoa eta instalazioak hobetzeko.
Sara Pinaren hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak gaur egin dituzte Markina-Xemeinen eta Ondarroan; bihar Aulestin, Lekeition eta Mutrikun egingo dituzte, eta etzi Munitibarren. 2022an Euskal Herrian indarkeria matxistagatik hil duten lehenengo emakumea da Pina.
Banakako txapelduna da puntista ispastertarra. Banakako bigarren txapela izan da beretzat, 2013. urtean Egigurenen kontra lortu baitzuen lehenengoa.
Saridunek urtarrilaren 24tik 29ra gastattu ahalko dituzte bonuak elkarteko dendetan.
Zaldupe udal kiroldegiko erabiltzaileek Mugiment txartelaren ekimenera atxikita dauden Araba, Bizkai eta Gipuzkoako edozein kiroldegitan doan sartzeko aukera edukiko dute.
Zapatuan [urtarrailak 15] Gaztetxean egingo duten jaiaren helburua da Lea-Artibai eta Mutriku mailan saretzea sustatzea eta bultzatzea. Diotenez indarrean dauden neurriak kontuan edukita egingo dute ospakizuna.