Azken hiru egunetan 546 positibo erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun
Astelehenetik eguaztenera ondoko herrietan erregistratu dituzte kasuak: Amoroto (4), Aulesti (14), Berriatua (16), Etxebarria (9), Gizaburuaga (1), Ispaster (13), Lekeitio (118), Markina-Xemein (104), Mendexa (4), Munitibar (7), Mutriku (104), Ondarroa (144) eta Ziortza-Bolibar (8). Hiru lurraldeetako tasek gora egiten jarraitzen dute.
Eusko Jaurlaritzaren txosten epidemiologikoaren arabera, astelehenetik eguaztenera [urtarrilaren 10etik 12ra] Ondarroan erregistratu dituzte kasu gehien (144). 5.000 biztanle baino gutxiago duten herrien artean Berriatuan erregistratu dituzte kasu gehien (16).
Intzidentzia tasei dagokienez, jaitsi egin dira Amorotokoa, Gizaburuagakoa, Lekeitiokoa eta Markina-Xemeingoa. Gainerako herrietako intzidentzia tasak igo egin dira.
Antigeno testen prezioa eta 18 urtetik gorakoen txertaketa. Botiketan saltzen dituzten antigeno testei dagokienez, Espainiako Osasun Publikorako Batzordeak erabaki du zapatutik [urtarrilak 15] aurrera autodiagnostikorako antigeno test horiek gehienez ere 2,94 euroko balioa edukitzea.
Txertaketei dagokienez, Espainiako Osasun Publikoarako Batzordeak atzo adostu zuen COVID-19aren aurkako hirugarren dosia 18 urtetik gorakoei zabaltzea eta bigarren ziztadaren eta hirugarrenaren arteko tartea sei hilabetetik hirura murriztea. Orain arte, indartze dosia 40 urtetik gorakoek jaso zezaketen. Aurrerantzean, baina, adinez nagusiak diren guztiengana zabaldu da. Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak atzo esan zuen hirugarren txertoa ere «modu ordenatuan» emango dela, hau da, adinez nagusienetik txikienera.
Lurraldeak. Arabak 5.883,24ko tasa dauka (585 puntu igo da), Bizkaiak 6.843,86koa (+359) eta Gipuzkoak 7.357,40koa (+182). Hiru lurraldeetan ez dago gune berdean dagoen herririk.
Herriz herriko intzidentzia tasak (urtarrilaren 13an eguneratuta):
- Amoroto: 6.265,06 (722 puntu jaitsi da)
- Aulesti: 10.179,64 (1.647 puntu igo da)
- Berriatua: 5.966,59 (berdin mantendu da)
- Etxebarria: 8.590,60 (134 puntu igo da)
- Gizaburuaga: 8.000 (500 puntu jaitsi da)
- Ispaster: 7.258,06 (404 puntu igo da)
- Lekeitio: 8.495,92 (305 puntu jaitsi da)
- Markina-Xemein: 7.477,61 (617 puntu jaitsi da)
- Mendexa: 4.872,88 (211 puntu igo da)
- Munitibar: 6.113,54 (1.092 puntu igo da)
- Mutriku: 6.435,83 (1.674 puntu igo da)
- Ondarroa: 7.073,65 (630 puntu igo da)
- Ziortza-Bolibar: 7.289,29 (1.139 puntu igo da)
Joan den aste osoan (urtarrilaren 3tik 9ra) 1.226 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi aste baino 252 gehiago. Kasu gehien Ondarroan erregistratu zituzten (310), eta atzetik Lekeition (308). 5.000 biztanletik beherako herrien artean Berriatuan erregistratu zituzten kasu gehien (43), eta atzetik Aulestin (38).
Lea-Artibai eta Mutrikuko bilakaera, 2020ko azarotik: