Gabonetako zuhaitz naturalak batuko dituzte Mutrikun
Debabarreneko Mankomunitateak Gabonetako zuhaitz naturalak batuko ditu barikuan [urtarrilak 14] eta astelehenean [urtarrilak 17] eskualdeko herri guztietan. «Asmoa da batutako zuhaitzak konposta egiteko material egituratzaile bihurtzea».
Diotenez, gehienetan zuhaitz horiek sustrairik ez dute edukitzen, eta ezin izaten dira birlandatu. Zehaztu dute aipatu bi egunetan zuhaitz naturalak edukiontzien ondoan utzi beharko direla, 20:00etatik 21:00etara bitartean. «Zuhaitza edukiontzien ondoan uzteko asmoa dutenek telefonoz deitu beharko dute aldez aurretik abisatzeko (943-70 07 99)». Dei horien arabera zuhaitzak jasotzeko plangintza egingo du mankomunitateak.