Oraingoz hogei postu daude baieztatuta, baina parte hartzeko epea zabalik dago oraindik.

Landara Azoka antolatuko dutela iragarri du Markina-Xemeingo Udalak. Landa Garapenareko Elkarteagaz batera antolatzen duten ekimena otsailaren 12an izango da.
Aurreratu dutenez, Zelaian kokatuko dira postuak, eta unean uneko segurtasun neurriak kontuan izanda.
Luis Egurrola Arakistain Markina-Xemeingo alkateak azaldu duenez, orain dela egun batzuk hartu du udalak Landara Azoka aurrera eramateko erabakia. “Oraingoz hogei postu daude baieztatuta, baina parte hartzeko epea zabalik dago oraindik”. Iaz sei postu besterik ez ziren egon.
Landara Azokagaz batera, hainbat urtez, Merkatu Txikia ere antolatu dute Markina-Xemeingo Hemen be bai merkatari elkartekoek. Aurten ere aukera hori eskaini dietela azaldu du alkateak.
Landara Azokaren eguna hurreratu ahala emango dituzte xehetasun gehiago.