Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Sute bat sortu da Ondarroako Kaleandiko etxebizitza batean

Hiru etxebizitzako etxe batean sortu da sutea, oraindik ez dakizkiten arrazoiengatik. Hiru bizilagun eroan dituzte Galdakao-Usansoloko ospitalera, kea arnasteagatik. 18:00ak aurretik itzali dute sua.

Sutea izan da Ondarroako Kaleandiko etxebizitza batean. Sutea izan da Ondarroako Kaleandiko etxebizitza batean.
Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu
Ondarroa
2022/01/15

Kaleandiko etxebizitza batean sutea izan da gaur [urtarrilak 15, zapatua]. 15:40an jaso dute abisua Larrialdi Zerbitzuek, eta 18:00ak aurretik itzali dute sua suhiltzaileek. Segurtasun Sailak HITZAri jakinarazi dioenez, hiru etxebizitzako etxe batean gertatu da sutea, lehen solairuan, hain zuzen ere. Armairu baten atzean hasi da, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik.

Ke handia sortu da eta, horregatik, sua piztu den eraikineko eta alboko eraikinetako bizilagunak kanporatu egin dituzte. Gutxienez 24 orduz egon beharko dute haien etxebizitzetatik kanpo, horiek aireztatu bitartean. Hiru bizilagun eroan dituzte Galdakao-Usansoloko ospitalera, ke asko arnastu duelako. Bestelakoan, kalte materialak nahikoa handiak izan dira, batez ere sua piztu den etxebizitzan; bestetik, beheko lokaletara ur asko joan da.

Sutea izan da Ondarroako Kaleandiko etxebizitza batean.

Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkatea, Larrialdi Zerbitzuetakoekin. Argazkia: Intza Martinez

Sutea izan da Ondarroako Kaleandiko etxebizitza batean.

Erribera kalean utzi dituzte suhiltzaileen kamioiak. Argazkia: Intza Martinez

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.