Azken egunetan 294 positibo erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun
Astelehenetik eguaztenera ondoko herrietan erregistratu dituzte kasuak: Amoroto (2), Aulesti (7), Berriatua (2), Etxebarria (5), Ispaster (4), Lekeitio (60), Markina-Xemein (48), Mendexa (2), Munitibar (1), Mutriku (60), Ondarroa (99) eta Ziortza-Bolibar (4).
Eusko Jaurlaritzaren txosten epidemiologikoaren arabera, astelehenetik eguaztenera [urtarrilaren 17tik 19ra] duela aste bat baino 252 positibo gutxiago erregistratu dituzte. Herri handienen artean, Ondarroan erregistratu dituzte kasu gehien (99). Eta 5.000 biztanle baino gutxiago dituzten herrien artean Aulestin (7).
Txostenaren arabera, Lea-Artibaiko herri guztietako intzidentzia tasak jaitsi egin dira; Mutrikukoa 113 puntu igo da. Aipatzekoa da baita ere azken hiru egunetan Gizaburuagan ez dutela positiborik erregistratu.
Lurraldeak. Arabak 5.104,34ko tasa dauka (877 puntu jaitsi da), Bizkaiak 5.024,70ekoa (1.107 puntu jaitsi da) eta Gipuzkoak 5.436,13koa (891 puntu jaitsi da). Hiru lurraldeetan ez dago gune berdean dagoen herririk.
Herriz herriko intzidentzia tasak (urtarrilaren 20an eguneratuta):
- Amoroto: 5.301,20 (964 puntu jaitsi da)
- Aulesti: 7.634,73 (1.797 puntu jaitsi da)
- Berriatua: 4.216,39 (1.425 puntu jaitsi da)
- Etxebarria: 5.100,67 (1.477 puntu jaitsi da)
- Gizaburuaga: 4.500 (1.000 puntu jaitsi da)
- Ispaster: 5.107,53 (1.344 puntu jaitsi da)
- Lekeitio: 6.005,26 (1.010 puntu jaitsi da)
- Markina-Xemein: 5.810,95 (1.652 puntu jaitsi da)
- Mendexa: 2.330,51 (424 puntu jaitsi da)
- Munitibar: 3.493,45 (2.620 puntu jaitsi da)
- Mutriku: 6.868,65 (113 puntu igo da)
- Ondarroa: 5.579,55 (700 puntu jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 6.378,13 (683 puntu jaitsi da)
Joan den aste osoan (urtarrilaren 10tik 16ra) 896 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi aste baino 330 gutxiago. Kasu gehien Ondarroan erregistratu zituzten (228), eta atzetik Lekeition (199) eta Mutrikun(184). 5.000 biztanletik beherako herrien artean Berriatuan erregistratu zituzten kasu gehien (31), eta atzetik Aulestin (25) eta Ispasterren (20).
Lea-Artibai eta Mutrikuko bilakaera, 2020ko azarotik: