‘Zerak’ izeneko eleberria kaleratu du Etxebarriko idazleak, zehatz-mehatz azaldu ezin izaten diren emozioei erreferentzia eginez. Testu labur bezain sakonen bidez islatu ditu zerak horiek liburuan.
Francisco Javier Landaburu politikariari buruzko biografia kaleratu du historialari mutrikuarrak. Lan berria aurkezteko hitzaldia emango du otsailaren 9an, Zabiel kultur etxean.
GR38 ardoaren eta arrainaren ibilbidearen parte den baliabide turistiko honen garrantzia azpimarratu dute.
Bi bikoteek denbora gutxi behar izan dute zapatuan [urtarrilak 22] eskuetan eduki nahi dutena aukeratzeko. Peña II.ak eta Albisuk pilota "pisutsuagoak" aukeratu dituzte. Lasok eta Imazek, ostera, behetik "biziagoak" diren pilotak aukeratu dituzte.
Eskualdeko 450 familiarentzako energia sortuko duen eguzki parke fotovoltaiko bat egiteko asmoa dauka kooperatibak Etxebarriko lurretan. Kooperatibagaz bat egin duten herriak dira Etxebarria, Markina-Xemein, Ispaster eta Berriatua.
Astelehenetik eguaztenera ondoko herrietan erregistratu dituzte kasuak: Amoroto (2), Aulesti (7), Berriatua (2), Etxebarria (5), Ispaster (4), Lekeitio (60), Markina-Xemein (48), Mendexa (2), Munitibar (1), Mutriku (60), Ondarroa (99) eta Ziortza-Bolibar (4).
Positibo ematen duten egoiliarren bakartze aldia zazpi egunera murriztu dute, eta txertatutako kontaktu estuak eguneko zentroetara joan ahalko dira. Neurri berriak gaur [urtarrilak 20] sartu dira indarrean.