Beste 295 positibo erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun
Azken lau egunetan ondoko herrietan erregistratu dituzte positiboak: Amoroto (2), Aulesti (7), Berriatua (8), Etxebarria (3), Gizaburuaga (4), Ispaster (5), Lekeitio (62), Markina-Xemein (48), Mendexa (2), Munitibar (1), Mutriku (60), Ondarroa (87) eta Ziortza-Bolibar (6). Herri guztietako intzidentzia tasak jaitsi dira. Jaurlaritzak positiboak zenbatzeko protokoloa aldatu ezean, HITZAk ez du datuak ematen jarraituko, txostenak ez duelako positibo kopuru erreala erakusten.
Eusko Jaurlaritzaren txosten epidemiologikoaren arabera, eguenetik domekara [urtarrilaren 20tik 23ra] Ondarroan erregistratu dituzte positibo gehien (87). 5.000 biztanle baino gutxiago dituzte herrien artean Berriatuan erregistratu dituzte kasu gehien (8). Dena dela, HITZAren eremuko herri guztietako intzidentzia tasak jaitsi egin dira.
Joan den aste osoan [urtarrilaren 17tik 23ra] 589 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi aste baino 307 gutxiago. Duela bi aste modura, joan den astean ere Ondarroan erregistratu zituzten kasu gehien (186), eta atzetik Lekeition (122) eta Mutrikun (120). 5.000 biztanletik beherako herrien artean Aulestin erregistratu zituzten kasu gehien (14), eta atzetik Berriatuan (10) eta Ziortza-Bolibarren (10).
HITZAk ez du datuak ematen jarraituko. Eusko Jaurlaritzak COVID-19arekin kutsatutakoak zenbatzeko protokoloa aldatu ostean kutsatuen erregistroa ez dela osatua ikusirik, HITZAk ez du herriz herriko datuen jarraipena egingo, protokoloak hala dirauen artean.
Lurraldeak. Arabak 4.636,76ko tasa dauka (468 puntu jaitsi da), Bizkaiak 4.003,76koa (1.021 puntu jaitsi da) eta Gipuzkoak 4.461,05ekoa (975 puntu jaitsi da). Hiru lurraldeetan Nabarniz (Bizkaia) da gune berdean dagoen herri bakarra; Busturialdeko herriak 0 tasa dauka.
Herriz herriko intzidentzia tasak (urtarrilaren 24an eguneratuta):
- Amoroto: 3.132,53 (2.169 puntu jaitsi da)
- Aulesti: 5.838,32 (1.796 puntu jaitsi da)
- Berriatua: 3.261,73 (955 puntu jaitsi da)
- Etxebarria: 3.355,70 (1.745puntu jaitsi da)
- Gizaburuaga: 3.000 (1.500 puntu jaitsi da)
- Ispaster: 3.897,85 (1.210 puntu jaitsi da)
- Lekeitio: 4.441,68 (1.564 puntu jaitsi da)
- Markina-Xemein: 4.935,32 (875 puntu jaitsi da)
- Mendexa: 2.118,64 (212 puntu jaitsi da)
- Munitibar: 2.620,09 (873 puntu jaitsi da)
- Mutriku: 5.720,74 (1.148 puntu jaitsi da)
- Ondarroa: 4.832,5 (747 puntu jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 5.239,18 (1.139 puntu jaitsi da)
Lea-Artibai eta Mutrikuko bilakaera, 2020ko azarotik: