Etxelilatik Lilatoian izena-emateko deia egin dute
Lilatoiko antolakuntzak esan du aurten lasterketa modu presentzialean egingo dela. Urtarrilaren 27tik aurrera izena eman ahalko da, eta Ondarroako Etxelilak horretarako aukera emango du.
Osasun egoera zela eta, iaz nork bere herrian 5 kilometroko ibilbidea eginez ospatu zen Lilatoia. Aurten, baina, berriro ere Donostiako kaleetan egingo da lasterketa, martxoaren 6an, “segurtasun neurriak kontuan hartuta”. Ondarroako Etxelilak jakinarazi du aurten ere Etxelila aringaingan taldea sortuko dutela eta talde modura parte hartuko dutela Lilatoian; urtarrilaren 27tik otsailaren 3ra arte (bi datak barne) Etxelilan izena eman ahalko da, martitzenetik barikura, 16:30etik 20:30era.
Gainera, Etxelilan izena emanda, kamiseta Etxelilan bertan jasotzeko aukera dago. “Otsailaren 3tik aurrera izena ematen dutenek zuzenean Lilatoiaren webgunetik izena eman beharko dute, eta ezingo dute kamiseta Etxelilan jaso”. Lilatoiko antolatzaileek gogorarazi dute parte hartzaile kopuru mugatu batek egin dezakeela proba. “Urtarrilaren 27an hartu zure lekua!”. Ondarroatik autobusa ere antolatuko dute, eta autobusean joateko 5 euro gehiago ordaindu beharko dira
Izen-emateak 12 euro balio ditu. “Beste urte batzuetan ez bezala, euro solidarioa prezioan sartuta dago”, azaldu dute Lilatoiko antolatzaileek. Aurrerago xehetasun gehiago emango dituztela esan dute, eta zalantzak argitzeko antolakuntzagaz harremanetan jartzeko eskatu dute: lilaton@lilaton.es helbidera idatzita edo 652 75 45 58 zenbakira whatsappa bidalita.