Azaldu dutenez, bidea garbitu, asfaltatu eta margotuko dute, eta gune batzuk zabaldu egingo dira oinezkoei lehentasuna emanez.
Osasun Etxe ostetik Iparragirrera doan bidea egokitzeko lanak hasi ditu Markina-Xemeingo Udalak. Joan den astean egin zituzten bidea egokitzeko lanak, eta aurrerago asfaltatze lanak egingo direla azaldu dute. Lanak egiten ibili diren bitartean bidea moztuta egongo da, Bidaurretatik egin den bide berritik zuzenduko dituzte auzotarrak.
Hain zuzen ere, Iparragirreko bidea egokitzeko lanen bigarren faseko lanak egingo ditu udalak. Lehen fasean Iparragirretik Erdotzara arteko eremua konpondu zuten, eta bigarren fasean Osasun etxetik Iparragirreko ur biltegira doan zatia egokituko dute. Azaldu dutenez, bidea garbitu, asfaltatu eta margotuko dute, eta gune batzuk zabaldu egingo dira oinezkoei lehentasuna emanez. Bigarren faseko lanek 35.719,83 euroko kostua edukiko dute.