Energia trantsizioa eta LocalRES proiektua aztertuko dituzte Ispasterren
Udalak antolatuta, Energia trantsizioa Ispasterren, emandako eta emateke dauden pausoak hitzaldia emango dute zapatuan [urtarrilak 29], Ispasterren. 19:00etan hasiko dute saioa Iñigo Egiluz aretoan.
Teknaliako eta Barrizar Energia zerbitzuen enpresa kooperatibako eta teknikariak izango dira hizlariak, eta horiei hitza eman aurretik, Garbiñe Saenz de Buruaga alkateak sarreratxoa egingo du.
Herrian emandako pausoez gain, Europako funtsekin babestutako LocalRES proiektuari buruzko informazioa emango dute. “Gehienbat herritarrek proiektu hori zertan datzan azaltzeko da hitzaldia. Horrekin batera, gaur egun herrian daukagun sarea noraino dagoen ipinita gogoratuko da, eta haren handitzearen berri emango da. Herrigunean eraztuna eginda badago ere, beste lokal publiko bat hornitzea falta da, eta horra heltzea izango da eman nahi dugun hurrengo pausoa”, azaldu du Ispasterko alkateak.