Imanol Miner presoa Euskal Herrira lekualdatuko dute
Jaurlaritzak erabakiko du Martutenera (Donostia), Basaurira (Bizkaia) edo Zaballara (Araba) mugitu. Irailaren 10az geroztik Miner El Duesoko espetxean dago (Kantabria).
Espainiako Espetxe Erakundeek eta Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak elkarlanean beste zazpi euskal preso Euskal Herriratzea adostu dute, eta tartean da Imanol Miner Villanueva preso hernaniarra; Minerrek lotura berezia dauka Ondarroagaz. Oraindik ez dute zehaztu zein espetxetara hurreratuko duten Miner. “Jaurlaritzak erabakiko du Martutenera (Donostia), Basaurira (Bizkaia) edo Zaballara (Araba) mugituko dituzten”.
2021eko udaberrian Granadako (Andaluzia, Espainia) espetxetik Dueñasko espetxera (Palentzia, Espainia) lekualdatu zuten Miner. Eta irailean El Duesoko (Kantabria, Espainia) espetxera eraman zuten; irailaren 10ean ailegatu zen El Duesoko espetxera. Ondarroatik 120 kilometro ingurura dago.
Minerregaz batera, ondokoak dira Euskal Herriratuko dituzten gainerako euskal presoak: Asier Garcia, Lierni Armendariz, Bittor Franco, Iñaki Reta, Gotzon Aranburu eta Xabier Zabalo.
Presoak, zenbakitan. Zazpi euskal preso horiek eta aurretik Euskal Herriratzeko bidean duden beste sei euskal preso lekualdatzen dituztenenean, 93 izango dira Euskal Herriko espetxeetan dauden motibazio politikoko euskal presoak: Espainiako Estatuan egongo direnak baino gehiago. Gaur egun, 80 daude Euskal Herriko espetxeetan, eta Espainiakoetan 95. Frantzian, ostera, 21 daude.