LABIk indarrean dauden neurriei eutsi ala ez erabakiko du asteon
Barikua baino lehen batzartzea aurreikusten dute. Ez dute zehaztu hilaren 31tik aurrera COVID ziurtagiria eskatzen jarraitzeko asmorik duten edo ez.
Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak iragarri duenez, aste honetan da biltzekoa Labi, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan birusaren transmisioa eteteko asmoz indarrean diren neurrien inguruko erabakia hartzeko. Barikua [urtarrilak 28] baino lehen batzartuko da aholku batzordea, orduan amaituko baita neurri murriztaile gehienak indarrean egoteko epea. Bilera noiz izango den IƱigo Urkullu lehendakariak erabakiko du.
Sagarduik azaldu du batzorde zientifiko teknikoak helarazitako datuak kontuan hartuta hartuko duela lehendakariak neurriei buruzko erabakia. Ez du argitu hilaren 31z harago Jaurlaritzak COVID ziurtagiria eskatzen jarraitzeko asmorik duen edo ez.