Mendexako Raimunda Lakak 100 urte bete ditu
Urtebetetzearen harira, Mendexako Goi Alde Hirugarren Adinekoen eta udal ordezkarien zorionik beroenak jaso zituen zapatuan. Hainbat opari ere eroan zizkioten etxera.
Laka zapatuan [urtarrilak 22] bete zituen 100 urte. Eta bera kide den Mendexako Goi Alde Hirugarren Adinekoen Elkartekoen eta udalaren zorionik beroenak jaso zituen.
Maritxu Gabiola presidentea eta Mari Jose Ibarra idazkaria joan ziren elkartearen ordezkari legez, eta udaletik, berriz, Pedro Zenigaonaindia alkatea. Madariondo bat, Gorri-k egindako bertsoa koadro batean sartuta eta kamelia bat oparitu zizkioten, eta Zorionak zuri abestu. “Gure aurretik beste hainbat herritar eta herriko abadea ere joan zitzaizkion bisitan, baita Itxaro Mentxaka Bengoetxea mezzo-soprano lekeitiarra ere, eta kantuan aritu ziren”, azaldu dute jubilatuen elkartekoek.