Lekeition zapatuetan egingo dituzte COVID pasaportearen kontrako elkarretaratzeak
Izadi Gara elkarteak deituta egiten dira Lekeition COVID pasaportearen kontrako elkarretaratzeak. Eta jakinarazi dute aurrerantzean elkarretaratzeak barikuetan barik zapatuetan egingo dituztela, 13:00etan, Eskolapean. Beraz, asteon zapatuan [urtarrilak 29] batuko dira. Mobilizazioa ondoko lelopean egingo dute: Pasaporterik ez! Hemen ez dugu inor baztertzen. Errespetua. Askatasuna. Elkarbizitza.