Arrain kontserberetako emakume langileen mahai ingurua, Ondarroan
Etxelilak eta Ondarroako Udal Berdintasun Sailak antolatuta, arrain kontserberetako emakume langileen bizipenak eta borrokak entzuteko aukera egongo da otsailaren 3an, 19:00etan, Ondarroako Etxelilan. Saioan ondokoek parte hartuko dute: Aintzane Larrabaster, Amaia Roman, Lide Mendieta eta Marivi Onaindia (kontserberetako langileak eta ELA eta LAB sindikatuetako kideak). Ez da aurretiaz izena eman behar; aforoa bete arte sartu ahalko da.