Iñigo Martinez, urtarrileko Jokalaririk Onena saria jasotzeko hautagai
Atzelari ondarrutarrak “maila ikusgarrian” hasi du urtea. Titular modura jokatu ditu urtarrileko partida guztiak, Athletic Cluben lan handia egin du eta oinarrizko jokalarietako bat izan da Marcelino entrenatzailearen esanetara. Etxetik kanpo Osasuna (1-3) eta Rayo Vallecano (0-1) mendean hartuta eta Alavesen aurka golik gabeko berdinketa lortuta, urtarrileko Jokalaririk Onena saria jasotzeko hautagai izendatu du LaLigak.
Saria lortzeko zerrenda berean beste sei hautagai ere izendatu dituzte: Gerard Pique (Bartzelona), Angel Correa (Atletico Madril), Sergio Canales (Betis), Santi Mina (Celta), Pere Milla (Elx) eta Jorge Cuenca (Getafe). Egunotan argituko dute zein den irabazlea.