Sektorean 1.200 euroko gutxieneko soldata bermatzen duen aurreakordioa sinatu dute LABek, CCOOk eta UGTk Bizkaiko kontserba eta arrain gazituen hitzarmen kolektiboan.
A multzoko bikoteen artekoa partiduagaz hasi dute Jai Alai Winter Series txapelketa. Erkiaga eta Zabala hirugarren setean nagusi zaizkie Barandika eta Lekerika gernikarrei. Gaur gaueko B multzoko partiduan Beaskoetxeak eta Aldazabalek Arberen eta Lopezen kontra jokatuko dute.
Iban Gandiaga atzelariak min hartu du, eta ez dakite hurrengo jardunaldian parte hartu ahal izango duen. Gandiaga anaiak txapelketa irabazteko bikote faboritoetako bat dira.
Argudiatu du Eusko Jaurlaritzak ez duela aurkeztu establezimendu gehiagotara zabaltzeko beharra justifikatzen duen daturik. Orain arte erabili den moduan erabiltzen jarraitzearen alde agertu da.
Zerbitzuaren funtzionamendua ezagutzera emateko ate irekien jardunaldiak astelehenetik [urtarrilak 31] eguaztenera [otsailak 2] egingo dituzte.
Nagore Martinek eta Maider Huizik irabazi dute Etxaniz eta Amaia Irazustabarrenaren aurkako finala.