Korrika Batzordea eratzeko batzarra egingo dute Mutrikun
Mutrikuko Korrika Batzordea lanean hasita dago euskararen aldeko lasterketa erraldoiari “behar den moduko erantzuna” emateko. Batzordea eratzeko lehen batzarra eguaztenean [otsailak 2] egingo dute, 19:00etan, Luardo Etxean; modu batera edo bestera Korrika lagundu nahi duten guztiei bilerara joateko eskatu diete. “Batzordea eratu eta 22. Korrika herrira ailegatu arte egin beharreko ekintzez berba egingo dugu bilera horretan. Herriko erakunde, ikastetxe zein korrikazale oro dago gonbidatuta”.
22. Korrika apirilaren 7an ailegatuko da Mutrikura; Lea-Artibai zeharkatu ondoren, 23:07ak aldera mutrikuarren esku geratuko da lekukoa; herria zeharkatu ondoren Deba aldera zuzenduko da euskararen aldeko lasterketa.