Hiru zauritu Berriatuan gertatutako auto istripuan
Hiru zaurituak Galdakao-Usansoloko ospitalera eraman dituztela esan du Ertzaintzak. Istripua Askartzan gertatu da.
Ertzaintzak azaldu duenez, istripua 16:30 aldera gertatu da, Askartzan. “Aurrez aurre talka egin dute, eta talkaren ondorioz auto batek su hartu du”. Auto baten bi pertsona zihoazen, eta bestean bakarra. “Hiru zaurituak Galdakao-Usansoloko ospitalera eroan dituzte”. Ertzaintzak ez du zehaztu zaurituak larri zeuden edo ez. “Zaurituetako bat denbora gehiagoan artatu behar izan dute”. Sutea dela eta, suhiltzaileak ere bertaratu dira. HITZAk jakin ahal izan duenez, zaurituak onik aurkitzen dira.