Ekologismoak izan duen bilakaerari buruzko hitzaldia emango dute Mutrikun
Berbaldia Mutrikuko Udalak Mutrikuko Natur Taldearekin elkarlean antolatutako Natur Jardunaldien barruan eskainiko dute eguenean [otsailak 3], 19:00etan, Zabiel kultur etxean. Antolatzaileek IƱaki Barcena Hinojal gonbidatu dute Ekologismoaren patua: berri txarra, etorkizun berdea hitzaldia emateko. Barcena irakaslea eta ikerlaria da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Zuzenbidean lizentziatua, Gizarte eta Politika Zientzietan doktorea da. Horrez gain, EKOPOL ikerketa taldeko koordinatzailea eta Ekologistak Martxan mugimenduko kidea ere bada.
Antolatzaileek esan dutenez, hitzaldiaren helburua da bertaratzen direnak nolabait informatu eta “ikuspuntu ezberdinen arteko debatea” sortzea. “Modu horretara, bakoitzak bere iritzi propioa eraikitzeko aukera edukiko du. Hitzaldi honetan mugimendu ekologistaren azken urteetako ibilbidea aztertuko da ikuspegi historiko, psikologiko, antropologiko eta politiko batetik. Barcenak lau tesi burutu ditu mugimendu ekologistari buruz, eta hori guztia hitzaldira bertaratzen direnekin partekatuko du. Ingurumenaren defentsan egon diren eta dabiltzatenei buruz aurreiritzirik baduzu, ez galdu hitzaldi hau”.