Helmugak proiektuko kideek Aspanovasen alde 2020an egindako ekintza solidarioaren dokumentala estreinatuko dute barikuan [otsailak 4], 19:00etan.
Zapatuan [otsailak 5] eskainiko dute Ana Galarraga zientzialaria eta Petti musikaria batu dituen emanaldi musikatua Uhagon kulturgunean. Sarrerak udaletxeko kutxazainean edo egunean bertan Uhagoneko leihatilan lortu ahalko dira.
Mutrikuko udalbatzan lagatako hutsunea Xabier Egurbidek beteko du. Lizardik eskerrak eman dizkie urte hauetan guztietan babesa eman dioten mutrikuar guztiei.
Joan den urtean %82ko hazkundea izan zuen Bilbao Bizkaira iritsi ziren turisten kopuruak, 1.033.305eko kopurura ailegatuz. Turisten %24,8k Lea-Artibai aukeratu zuten, laugarren eskualde bisitatuena izanik.
Taldean parte hartzeko gonbita egin du taldeak. Oraingoz 18 urtetik 60 urtera arteko 30 lagun bildu dira.
Euskal gehiengo sindikalak deituta, elkarretaratzeak egin dituzte Hego Euskal Herriko hiribuetan eta udalerrietan, eguerdian. Besteak beste, Lekeition eta Ondarroan kalera atera dituzte aldarrikapenak.
Laugarren eta azken zenbakia atera dute KurikEroek. Ohi modura, Lekeitioko ondareari lotutako gai ezberdinak jaso dituzte bertan. Gida arkitektoniko bat ere kaleratu dute azken aldizkariagaz batera.