Santa eskeko taldeak kalera aterako dira urtebeteko etenaren ostean
Koronabirusak eragindako pandemiak iaz ezarritako etenaldiaren ostean, Santa Ageda bezperako usadioari jarraipena emango diote egunotan Mutrikun eta Lea-Artibaiko zenbait herritan. Osasun egoerara egokituta, kalerik kale eta auzoz auzo kopla zaharrak abestuz eta makilarekin lurra joaz ibiliko dira berriro lagun taldeak eta abesbatzak, neguko lozorrotik lurra esnatzeko urteroko euskal ohiturei eutsiaz.
Barikuan [otsailak 4] hasiko dira aurtengo makil hotsak, eta Santa Ageda egunaren bezperan hutsik egin barik egingo dituzte errondak. Egun horretan, esaterako, ikastetxeetako ume eta gaztetxoek girotuko dituzte kaleak eskola orduetan zein arratsaldeko lehen orduetan. Iluntzean, bestalde, nagusiagoen txanda izango da. Mutrikun, bestalde, zapatuan [otsailak 5] aterako dira kalera. Osasun egoera kontuan izanda, aurten ez dira baserri, denda eta tabernetan koplatan ariko, baina eguerdian Txurruka Plazan eta Beheko Plazan makil hotsak entzungo dira.
SANTA ESKEAK, HERRIZ HERRI:
- Etxebarria
- Barikua, otsailak 4
- 18:00. Presoen aldeko santa eskea, Kantoko lokaletik irtenda.
- Barikua, otsailak 4
- Ispaster
- Barikua, otsailak 4
- 17:00. Plazan batuko dira. Batzen den diruaren %50 Ispasterregaz senidetuta dagoen Saharako herriarentzat izango da, eta gainontzeko %50 Gurutze Gorriarentzat.
- Barikua, otsailak 4
- Lekeitio
- Barikua, otsailak 4
- 16:45. Azkue ikastolako ikasle, irakasle, guraso eta ikasle ohiak batera kopla berritzaile laikoak abesten ibiliko dira. Hainbat lekutan egingo dute geldialdia, hurrengo urrenkeran: ikastola aurrea, udaletxeko eskailerak, Arranegiko zabala, Eskolapea eta Isidro Salinas enparantza.
- 18:30. Jarri dute hitzordua Batzokian, abesten ateratzeko.
- 20:00. Enkartelada eta gero, Arantza Herrian, Pototo eta Liher etxean, presoen aldeko santa eskea, Galarrenatik irtenda.
- Barikua, otsailak 4
- Markina-Xemein
- Barikua, otsailak 4
- 17:00. MAXE federazioko kideak (Guraso Elkartea, XAT, Izarbidean eta Olgetan) eta Bekobenta Eskolako eta Berakruz Ikastolako guraso elkarteak batera irtengo dute kantuan Plazabarripetik.
- 18:00. Xemein Abesbatz
- ak eta Xemeingo Gazte ahots abesbatzak batera irtengo dute abestera.
- Zapatua, otsailak 5: Amallon, egun osoan.
- Barikua, otsailak 4
- Mutriku
- Zapatua, otsailak 5
- 12:00. Txurruka Plazan baserritar jantziekin eta makilak eskuetan batzeko deia egin dute. Musukoa jantzita eraman beharko da, eta segurtasun neurriak beteko dira.
- Zapatua, otsailak 5
- Ondarroa
- Barikua, otsailak 4
- 10:00. Zaldupe eskola publikoko LH5 eta 6koak santa eskean aterako dira. Eskolako jolastokitik aterata bi taldetan banatuta ibiliko dira kantuan herrian zehar.
- 19:00. Zubi Zahar Herri Ikastolako ume, guraso eta irakasleak santa eskean aterako dira. Plazagaineko plazan batu, eta handik erronda egingo dute. Maskara eramatea ezinbestekoa da.
- 19:00. Koplak abesteko batuko dira Antiguako Ama elkartean. Ondoren, txokolate jana.
- Barikua, otsailak 4