Salgai daude Epa Txiki musika ikuskizunaren Markina-Xemeingo emanaldirako sarrerak
Demode Quartet taldearen Epa Txiki umeentzako musika ikuskizunagaz gozatzeko aukera edukiko dute domekan [otsailak 13] txikiek eta handiek Markina-Xemeingo Uni frontoian. Markina-Xemeingo Batetaratze Guraso Elkarteak Uhagon kulturgunearen eta Markina-Xemeingo udalaren laguntzagaz antolatutako ikuskizuna 17:30ean hasiko da, eta saiorako sarrerak salgai daudela iragarri dute.
Sarrerak udaletxeko kutxazainean eskuratu ahal dira 2 eurotan (0-2 urte bitartekoek doan). Jakinarazi dutenez, erabiltzaile bakoitzak NA bategaz 4 sarrera hartu ahal ditu.
Koreografia dibertigarriak, umorea eta garai guztietako euskal klasikoen bertsioak biltzen dituen ikuskizuna da.