Inauteriak ospatuko dituzte Markina-Xemeinen
Ekintzen antolaketa martxan dago eta datorren astean zabalduko dute egitaraua. Goizeko ekintzak antolatzea dute asmoa.
Osasun larrialdi egoera indargabetuko dela jakinda, Inauteriak ospatzea erabaki dutela jakitera eman du Markina-Xemeingo Udalak. Azaldu dutenez, herritartasun batzordean eta kulturako batzar parte hartzailean landu dute gaia, eta ekintzen antolaketa martxan dago dagoeneko.
Goizeko ekintzak antolatzea dute asmoa. Zerutxu dantza taldeak Saragi dantza dantzatuko du, eta kaleak musikagaz alaitu nahi dituzte. Ikuskizun berezi bat ere egongo dela aurreratu dute. Ordea, jende pilaketak saihesteko, inauteri arratsaldeetan Kontzekupean egin ohi den erromeria ez da egongo, ezta inauterietako desfilerik eta saririk ere.
Ekimenak lotzen ari dira, eta datorren astean zabalduko dute egitaraua.