Partida erabakigarriak Lekeitioko Beteranoen Eskupilota Txapelketan
Partida bi jokatuko dira domekan [otsailak 13] Lekeitioko trinketean. Irabaztea garrantzitsua izango da bigarren neurketako bikoteentzat.
Partida gutxi geratzen zaizkio Beteranoen Esku Pilota Txapelketari finalaurrekoetara heltzeko, eta beraz, irabaztea behar beharrezkoa bihurtzen ari da bikoteentzat, txapelketan aurrera egin nahi badute. Domekan [otsailak 13] ere partida erabakigarriak izango dituzte bikoteek. Lekeitioko trinketean, beraz, ez da emoziorik faltako.
Gandiaga anaiak eta Asti-Beraza partida jokatuko da lehenengo, 10:00etan hasita. Partida horretan ez dago ezer jokoan, Berriatuko anaiak sailkatuta dagoz-eta finalaurrekoetarako. Debarra eta elgoibartarra, berriz, kanpoan daude.
Bigarren partidan, ordea, irabaztea garrantzitsua izango da bikoteentzat, irabazlea zuzenean sailkatuko da-eta finalaurrekoetara. Bigarren partida horretan, Martin-Foster lekeitiarrak eta Jaunarena (Gartzaron)-Pradera (Mallabia) neurtuko dira. 11:00etan hasiko dute norgehiagoka.